|
|
 |
Donostiako Ihauterietako jaia: hiritarra,
parte-hartzekoa eta ludikoa. |
 |
Kaldereroen Konpartsa,
Danborrada, Artzai eta Iñudeen Konpartsa
eta beste hainbat bezala, ihauteri hiritarraren
eredu bizia dira: irekiak, parte-hartzekoak, gidoi
eta pertsonaia zurrunik gabeak.
Kantak, jostagarriak dira, kantariak eta entzuleak
dibertitzeko, ez bertan esaten dena sinesteko.
Esate baterako, "Hungariar kanta" izenekoa
ez da hungariarra hurrik eman ere, baina ez dio
axolarik, ihauteriak baitira.Eta ihauteriko antzespena
besterik ez dira kaldereroen eta zingaren jazkerak:
inork ez luke onartuko benetako jende haien modura
jaztea, Europako erdialdetik oinez eta gurdi zaharretan
etortzen zirela ez dezagun ahaztu. |
Eta zer ihauteritarragoa
Erregina eta Damak gizonezko mozorrotuak izatea
baino? Ez dugu ahaztuko horregatik, gure Konpartsa
ohikoa eta antolatua dela: urtero, Kaldererook,
Sarriegiren kanta kuttunak buruz jakin arren,
aste osoz joaten gara entseguetara, denontzako
pozgarria baita kantatu ondoren txalo-zaparrada
jasotzea eta zartaginen erritmoa ondo eramatea.
|
Emakumeak
jaietan eta gizartean. |
Jakina da hasieran Kaldereroen jaia, bestelako
jai eta ekintzak bezala, gizonezkoek antolatzen
zutela, gizonezkoen dibertsiorakotzat gehienbat.
Garai haietan normaltzat ematen zen emakumeek
bigarren mailako paperak besterik ez izatea.
Baina, bada mende bat baino gehiago emakumeek
gero eta toki gehiago hartzen arti direla gizartean.Jaietan
ere, nabarmena da nola aldatu den emakumeen tokia
eta eginkizuna: gaurko egunean ez da onartzen
emakumezkoak eta gizonezkoak kontuan hartzen ez
dituen jai egitaraurik. |
 |
Donostiako jaiei
begiratuz gero, nor gogoratzen da hasierako
Artzai eta Iñudeen Konpartsan ere denak
gizonezkoak zirela? Argi dago gaur emakumeek,
orain dela hamarkada batzuk pentsatzen ez zen
partaidetza dutela. Eta zer esanik ez, Donostia
harro dago danborrada gehienak mistoak direlako,
eta emakumeen integrazioa arazo handirik gabe
lortu delako. Argi dago emakumeak ez direla
gizonezkoen atzetik gelditzen danborrari eragiteko
orduan.
Ez danborradan soilik: kaldereroen konpartsetan,
orokorra da emakumeen partaidetza, askatasun
osoz eta paper guztietan: kantari, batzuk dantzan,
besteak pandereta jotzen, eta besteak, nahi
dutenak, zartaginak jotzen.
Gure konpartsak, Donostiako bihotza den Alde
Zaharra alaituz beti atera denak, izandako eztabaidak
gaindituaz, berdintasunez ongi etorri esan nahi
die kantatzen eta zartagina jotzen atera nahi
duten emakumei. |
|
|
|